Zum Hauptinhalt springen
Umbreit Logo

Haize-lekuak

Cover von Haize-lekuak

Hörbuchdownload - Narrazioa, Gelesen von: Amaia Telleria, Ungekürzt, Ungekürzt

Telleria, Amaia

ALBERDANIA

21.95

(inklusive MwSt.)

Verfügbarkeit: Lieferbar

Zusatztext

Mikelak supituki utzi beharko du atzean baserriko haurtzaroa, ama alargunak Altsasun entregatzen duen unean. Han, gerra zibilaren itzal eta ilinti bizi-bizien artean, neskame arituko da hamahiru urte apenas dituen neskatoa. Hala egin dute bere aurretik ahizpa zaharrek, hala egingo du berak ere, txandan-txandan etxeko mahaia arintzea tokatzen zaionean, eta, bide batez, akaso gerora baliagarria izango zaion ofizioan trebatzea helburu.
Reparaztarren etxean ezagutuko du jende dirudunaren bizimodua, baina baita txanponaren ifrentzua ere. Ez baita giro galtzaileentzat.
Menderatu beharko du etxemina, oroitzapenak bridatuz eta bizimodu berrian bidaide egokituko zaizkionei tokia eginez bizitzaren aro berrira irekitzen hasi den bihotz nerabean.
Ikasiko du, haragi propioan, alferrik dela haize guztietatik babesean egoten saiatzea, noiznahi heldu daiteke-eta, auskaloko zirrikitutik, menderatu beharreko haize bolada ezezaguna. Beti erne, beti prest dagoena dela haizete bortitzen jostailu baldar izan nahi ez duenaren patua. Heziketa sentimental gogor bezain premiazkoa.

Autorenportrait

AMAIA TELLERIA MUJIKA (Idiazabal, 1993). Lehen hezkuntzako irakaslea da, eta Bergarako Idazle Eskolan gradu-ondokoa egin zuen. Ipuinak argitaratu ditu zenbait aldizkaritan, eta narrazio laburrak saritu dizkiote Koldo Eleizalde, Gordexola Harana eta Errenteria Hiria lehiaketetan, besteak beste.

Weitere Details

Erschienen: 24.04.2023

Umfang: 252 Min., 5 Tracks, 154.47 MB

Sprache: BAQ

ISBN/EAN: 9788498687941

Umbreit-Nr.: 9295421

Der Umbreit-Newsletter

Jetzt anmelden und immer über Angebote, Neuigkeiten und Aktionen informiert bleiben.