Zum Hauptinhalt springen
Umbreit Logo

Emearen bidea supergizakiaren aroan

Cover von Emearen bidea supergizakiaren aroan

eBook

Pera, Galo Martínez de la

ALBERDANIA

12.99

(inklusive MwSt.)

Verfügbarkeit: Lieferbar

Zusatztext

Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori,
supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere.
Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu
saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua,
hirugarrena. Zirkulu bakoitzean askapen bat burutu beharko da. Bizitzaren zirkuluan, emea askatu beharko
da; gogoaren zirkuluan, berriz, irudimena; eta, komunitatearen zirkuluan, azkenik, jaia.
Zibilizazio kristauaren botere handienak izango ditugu zeregin zail horretan oztopo, emea, irudimena
eta jaia kateatzen dituzten zaindariak: ideologia genetikoa, logozentrismoa eta patriarkalismoa; hau da,
historian zehar kristau espirituak Espiritu Santuak, alegia sortu duen botere-hirutasunik indartsuena.
Saiakera honetan Martinez de la Pera aldarrikatzen duenez, bada Hirutasun Santu horrekiko lehian
garaile ateratzerik, emea, irudimena eta jaia askatuz. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea hots,
emakumeen biziraupen eta askapen bidea eta herri ukatuena.
Emearen bidean, bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.

Autorenportrait

GALO MARTINEZ DE LA PERA URTARAN (Izarra, Araba, 1945). Filosofia eta Medikuntzan lizentziatua da. Zenbait saiakera argitaratu du: Musu truk (2009, ALBERDANIA), Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago (2014, Becerro de Bengoa saria) eta Hirutasun Santuaren misterioa (2019, Miguel de Unamuno saria).

Weitere Details

Erschienen: 15.06.2022

Umfang: 258 S., 2.83 MB

Sprache: BAQ

ISBN/EAN: 9788498687408

Umbreit-Nr.: 6116124

Der Umbreit-Newsletter

Jetzt anmelden und immer über Angebote, Neuigkeiten und Aktionen informiert bleiben.