Zum Hauptinhalt springen
Umbreit Logo

Urrutiko estanpetan

Cover von Urrutiko estanpetan

eBook

Iturbide, Amaia

EDICIONES BETA III MILENIO

3.99

(inklusive MwSt.)

Verfügbarkeit: Lieferbar

Zusatztext

Urrutiko estanpetan izeneko narrazio liburua izenburuak berak dioenez, batetik, giro irreal eta fikziozkoan murgiltzen da maiz eta, bestetik, batez ere mundu artistikoan ezaguna den "estanpa" hitz polisemikoari eusten dio. Horrela kobazuloetako estanpekin, estanpa japoniarrekin, oihal zein jantzi estanpatuekin eta estanpa musikalekin topatuko gara edota "Stampa" izeneko narrazioan Giacomettiren unibertsoa gogoan edukiko dugu.

Gaiei dagokienean, errealitatearekin batera ametsak eta lokamutsak daude eta aurkiarekin batera ifrentzua, bizitzaren ikuspegi osoa (liluragarria bezain mingotsa) azaldu nahian. Fikzioa gai gisara ere une askotan dago, baita patuarena eta oroimenarena (historikoa barne). Pertsonaiei dagokienez, batzuk laster identifika ditzakegu izen-abizenak dauzkatelako, beste batzuk, berriz, anonimoak dira, baina hala ere estanpatuta eta markatuta daude arketipoen bidez. Horrela orrialde horietan zehar, besteak beste, desagertuak, bakartiak edo erbesteratuak antzemango ditugu.

Giro horretan sinboloekin topatuko gara, nagusiena lainoa delarik, zeinak ikusezintasunaren arloraino eramaten baikaitu bizitza interpretatzeko bere begirada jakintzaz betea dela medio. Horretaz gain, hitz-jokoek eta kontzeptuek berebiziko papera jokatzen dute euren funtzio sintetikoaren bitartez.

Autorenportrait

Amaia Iturbide Mendinueta (Bilbo, 1961). Euskal Filologia ikasketak egina da Deustuko Unibertsitatean eta euskarazko irakasle izana zenbait euskaltegitan. Zazpi poema liburu argitaratu ditu: Eskaileraren bi aldeetan (1986), Itzulbidea (1992, Kritika Saria), Gelak eta zelaiak (1994, Xabier Lizardi Saria), Lore mutuak eta tuaren ezkontzak / Flores mudas y las bodas de la saliva (2006), Labirintoaren orduak (2008), Eszenatokietako aztarnak hasten direnean (2011, Lauaxeta Saria) eta Dorrearen eta penduluaren arteko ituna (2016, Lauaxeta Saria); hurrengo ipuin liburuak: Bidaiarik luzeenak (2005) eta Kartografien eta mikrobio narratiboen artean (2013); eleberri labur bat, poemak eta margoak dauzkan liburua: Ispiluen arteko zirriborroak (2016); eta saiakerok: B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza (2000), "Mimodramak eta ikonoak" gidari, estetikan barrena (2002), Ikuspuntuak artikulu bilduma (2014), Entseiukarrean: artea& poesia& literatura (2014), Idazlan berreskuratuak (2019) eta Guneak eta ardatzak (2019). Idatzi ez ezik, margotu ere egiten du. 2019. urtean Guggenheim Bilbaon Jenny Holzerren Zera deskribaezina erakusketa antologikoaren barruan antolatutako proiekzioan parte hartu zuen poema batekin.

Weitere Details

Erschienen: 29.12.2019

Umfang: 152 S., 8.14 MB

Sprache: BAQ

ISBN/EAN: 9788417634568

Umbreit-Nr.: 8682298

Der Umbreit-Newsletter

Jetzt anmelden und immer über Angebote, Neuigkeiten und Aktionen informiert bleiben.